talent » Ostatua » Zerbitzuak » Administrazio izapideak

Administrazio izapideak

Bilbao BBK Talenteko ikerlariek egin behar dituzten prozedura administratiboak laguntzeko, Bilboko inguruaren adaptazioarekin batera, bi erakunde publiko ditugu, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik Bizkaia.talent dago (www.bizkaiatalent.org). Bere misioa da goi mailako terbakuntza duten pertsonak erakartzea, atxikitzea eta inguruan uztartzea,horrela Bizkaiko erakunde eta enpresen ezagutza eta berrikuntza sustatzeko.

Beste zerbitzuen artean HARRERA zerbitzua dago eta bere xedea da kanpotik Bizkaira  lanera datozen goi mailako ikerlari eta profesionalei eta bere familiei  aholkua eta informazioa ematea euren tokialdatze eta adaptazioaren inguruan. Informazioa eta aholkua ematen dute gai administratiboen inguruan (etxebizitza, hezkuntza, osasuna) eta Bizkaian integratzeko gaien inguruan (aisialdia).

Udalaren aldetik Bilbao Ekintzak (www.bilbao.net/bilbaoekintza) hiriaren nazio- arteko posizionamendua zein posizionamendu ekonomikoa bultzatzen ditu eta horretarako bere inguruko enpresen garapena sustatzen du. Tokiko jarduera ekonomikoa sustatzen du eta Bilbora ekitaldi ezberdinak ekartzeko lan egiten du. Gainera, Bilbao BBK Talenteko egoiliarren beharrak asetzeko lan egiten du eskumenak dituen horietan guztietan. Horretarako Bilboko prozedura administratiboen inguruko web berria erabili dezakezu.