talent » Ingurune » Eraikina » Eraikinaren aurkezpena

Eraikinaren aurkezpena

ACXTko Javier Aja Cantalejo izan da Bilbao BBK Talent eraiki duen arkitektoa. Helburu izan ditu kalitate estandarrik altuenak lortzea konfortari, barne giroari eta jasangarritasunari dagokienez.  Multzoko materialak emango zaion erabilerari egokituta daude eta iraunkorrak dira. Apartamentu funtzionalak ditu eta aurreikusten den erabilerari egokituak daude. Bertan sukalde osoa, logela, egongela eta bainugela topa ditzakegu. Bizilagunen arteko erlazioa sustatzeko, aisialdirako komuneko espazio zabal eta erosoak daude eraikuntzaren barruko aldean zein aire zabalean. Etxeko zereginak konpartitu daitezke komuneko garbitegian.

Jasangarritasunaren esparruan, eraikina eraikitzerako orduan kontuan hartu izan dira erabilitako materialen inpaktu txikiagoa eta gerora emango den energiaren eta uraren kontsumo maila. Horregatik arlo honetan nazio arteko mailan ospetsuena den organismoak ematen duen LEED ziurtagiria lortu du konforta eta giroaren kalitatea ukatu gabe. Eraikinak, bere barneko argi zaindua osatzen duen argiztapen eraginkorra du. Eraikinak, zoru bero-emaile bidezko berokuntza, aireztapen mekanikoa bere espazio guztietan eta ur beroa produzitzen du eguzki – panelen bitartez.


Labur esanda, Bilbao BBK Talentek, bere erabiltzaileei eskaini nahi die Bilbora sasoi baterako ekarri dien bikaintasunari dagokion kalitatea.

 

 

###DIR_NAME###

###DIR_TITLE###

###DIR_DESCRIPTION###