talent » Ingurune » Auzoa

Auzoa

 

 

Egoitza Ibarrekolanda auzoan dago, Sarriko inguruan. Auzo hau Bilboko ipar mendebaldeko muturrean dago. Bere kale nagusia Lehendakari Agirre da, ibaitik 200m-tara modu paraleloan gauzatzen den kalea, alegia. Era berean Artxandako muinoa ez dago urrun.

Auzoan orotariko zerbitzu eta azpiegiturak daude eta oinez modu erosoan mugitu gaitezke bertatik. Hainbat denda topa ditzakegu eta baita ere aisialdi eremuak (parkeak, gune berdeak, ibai ertzeko paseoa...) zein (osasun, garraio, aisialadi eta kirol arloko...) zerbitzuak .

Zentzu honetan azpimarratu behar dira egoitzaren ate aurrean dauden metro geltokia (Sir Norman Fosterrek diseinatutakoa) eta Musika kontserbatorioa; atzeko aldean ere kiroldegi munizipala dago.

Bilbao hiri oso segurua da. Sentsazio hau delinkuentzia indize baxuak indartzen du. Ibarrekolanda zehazki, zonalde guztiz segurua da non unibertsitatearen izpiritu kosmopolita (Euskal unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa fakultatea bertan dago eta Deustuko unibertsitatea ez dago urrun) , klase – ertaineko auzo lasai batekin nahasten da.

Azken finean, bizitza handiko auzo lasai eta atsegina da. Ondo komunikatuta dago hiriaren beste auzoekin eta aparteko hornidura du zerbitzuei dagokienez.

###DIR_NAME###

###DIR_TITLE###

###DIR_DESCRIPTION###