talent » Ingurune » Bilbo » Zergatik Bilbo

Zergatik Bilbo

Munduari konektatuta

Bilbo munduari konektatutako hiria da. Bilboko Nazio Arteko aireportua, Santiago Calatravaren lana da eta penintsulako iparraldeko aerodromorik garrantzitsuena da. Madriletik astero 91 hegaldi hartzen ditu eta Bartzelonatik 69. Urtean 4 milioi bidaiari pasatzen dira eta gaur egun hamasei hegazkin – konpainia jarduten dira bertan. Horrek aukera ematen du kontinenteko hiri nagusietara ordu bete eta hiru orduko tartean heltzea eta era berean beste aireportu kontinental eta transkontinentalekin konektatzea.

Bilbo: zentro ekonomikoa

Bilbo hirigunea Bilbo metropoli – barrutiko burua da. 26 udalek eta 876.000 biztanlek osatzen dute metropoli – barrutia. Bilbo metropolitarraren ekonomiak Euskal BPGaren %38a suposatzen du eta Bizkaiko %81a. Bere jardueraren espezializazio tertziarioak, Euskadin ematen diren zerbitzuen BEGaren %42a suposatzen du eta Bizkaiko %78a. Horrela Bilbo metropolitarra EAEko lehenengo gune tertziarioa da. Era berean bere jarduera industrialak Euskadiko BEGaren %27a suposatzen du eta Bizkaiko %63a.

Hiri moderno eta lehiatsua

Bilbok , gaur egungo hiri moderno horrek, bere burua berriztu du bere identitatea galdu gabe. Hiriko paisaia ez da arkitektura ariketa soila baizik eta proposamenez zein proiektu iraultzaileez betea (Zorrozaurre kasu), etorkizunari begiratzen dion hiri lehiatsuaren arima eta identitatearen isla.

Hiri berritzailea

2011an "Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria" izendatu zuten Bilbo. Akreditazio honek aitortzen ditu, toki mailatik abiatuta, eredu produktiboaren aldaketa suposatu ditzaketen inbertsioak (azpiegitura eraberritzaileak, zientifikoak, teknologikoak eta sozialak) egin dituzten hirien ahaleginak.

Hiri kalifikatua

Lurraldeak baditu lehiakortasunaren alorrean, enpresei zein pertsonei eskaintzeko abantaila batzuk. Pertsonen eta enpresen talentuaz, sormenaz eta ezagutzaz ari gara eta baita ere hauek ezagutza hori sortzeko, gordetzeko edo esportatzeko gaitasunaz.

Azpiegitura modernoak

Bilbok hainbat azpiegitura paregabe eta erabilera – anizdunak ditu hainbat tamaina eta edukierekin. Horien baitan ikuskizun kulturalak, artistikoak, kirol arlokoak, enpresa esparrukoak eta kongresuak ematen dira. Haien artean badaude nazioarteko ospea duten arkitektoek eraikitakoak: Javier Aja Cantalejo, Rafael Moneo, Alvaro Siza, Federico Soriano eta Dolores Palacios, Philippe Starck, Javier Pérez Uribarri eta Nicolás Espinosa Barrientos eta baita ere orain dela ehun urte baino gehiago gure historian dirauten kultura espazio adierazgarriak.