talent » Ingurune » Bilbo » Bilbo Bizi

Bilbon barrena

Bilbon barrena  ibiltzea erraza da. Hiriak munduko metrorik modernoenetarikoa du, bai bere diseinuagatik, Norman Fosterren lana, zein bere segurtasun eta babes sistemengatik.  Bilbok ere badu  tranbia berritzailea, hiriko autobusen sare eraginkorra, eta erreztasunez kostaldeko herrietara eta parke naturaletara joateko aukera ematen duen aldiriko tren sarea.

Bilbotik paseatzen

Bilbo mendiz inguraturik dago eta hiri inguruan dagoen paisaia berdea disfrutatu daiteke, edo baita ere Bilbo bera atseginez kontenplatu Artxanda menditik. Behatoki panoramikora iristeko funikular historikoaren bitartez edo oinez heldu daiteke. Mendi – ibiliak ez dira aukera bakarra. Hiriak bere inguruan 5 golf zelai ditu eta baita ere bizikletan ibiltzeko 26 Km bidegorri. Horretarako bizikletak alokatzeko doako zerbitzua dago.

Alde Zaharra

Bilbo Alde Zaharrean fundatu zen 1300eko ekainaren 15ean. Hortik salto egin zuen ibaiaren gainetik XIX. mendearen azkenaldera. Gaur egun multzo historiko – artistiko eta monumentala osatzen du. Erdi Aroko Bilbo horrek bere baitan ditu: Santiago Katedrala, hainbat eliza gotiko eta errenazentista, bizileku gisa erabilitako jauregi eta etxezarrak, Arriaga Antzokia eta Areatzako lorategiak. Dendez, jatetxez eta tabernaz jositako kaleek eta kantoiek bizitasun handia ematen diote hiriko topaleku honi.

Ahoan gozo

Euskal gastronomiak ospe unibertsala du. Bilbon Euskadiko jatetxe eta sukaldari hoberenen gehiengoa dago. Hautatu daitezke Michelin izarrak, jatetxe tradizionalak, erretegiak edo sagardotegiak. Gainera pintxoen paradisuak gozatu daitezke beti ere Bizkaiko Txakolinarekin batera.

XXI. mendeko hiria

Abandoibarrak hiriaren errekuperazioa ekarri du iraganeko Bilboko portu industrialaren leku ikaragarri adierazgarrian. Gaur egun da XXI. Mendeko Bilbo horren adierazlea. Birsorkuntza horren ondorioz, 2004ean Veneziako Arkitektura Bienalak Bilbori eman zion CITTÀ D’ACQUA sari berezia (beste 19 hiri zeuden lehiaketan) eta Bilbo gonbidatu zuten Shangaiko Mundu - erakusketara. Abandoibarratik paseatzea da Bilboko izpiritu ekintzailearekin aurkitzea, estalperik gabeko benetako arkitektura eta eskultura museoaz gozatzea, hiriarekin betidanik bat etorri den etorkizunerako ikuspegiarekin bat eginez. Urbanismoak eta arkitekturak Bilbo bihurtu dute eraldaketarako eredua. Horregatik 2010ean  Lee Kuan Yew saria jaso zuen Hirien Nobel Saria alegia (Bilbori emandako sariak eta aitorpenak).

Hiri bat, hamaika museo

1997an Frank Ghery-ren Guggenheim museoaren irekierak, Bilbo munduan kokatu zuen kultura mailan, eta era berean museoa bilakatu zen hiria esparru ekonomikoan eta urbanoan garatzeko eragilea. Horri gehitu behar zaio lehen mailako museo eskaintza eta hogeitik gorako arte galeria eta erakusketa gela. Horri guztiari esker gaur egun Bilbo da abangoardiako hiria.

7.000 saltoki baino gehiago

Bilbon saltoki tradizionalekin batera nazioarteko moda saltokiak eta hornidura – azokak topa ditzakegu. Azokek bisitari ugari erakartzen dituzte, adibidez  hiriko Alde Zaharreko Erriberako merkatuaren kasuan bezala. Salerosketa Bilboko bizi ekonomiko, sozial eta gizatiarraren protagonista da eta hiria dinamizatzeaz gain, pertsonen arteko erlazioak eta topalekuak sustatzen ditu.

Ostatua non? 17 hotel berrietan

Bilbo eta bere metropoliak hotel azpiegitura zabal eta anitza dute. Bilbon 4.000 gela baino gehiago daude (Bilbon bakarrik 57 hotel baitaude). Hotel horiek guztiak hiriko gune estrategikoetan egoteaz gain, eraikin historikoki adierazgarrietan daude edo abangoardiako diseinu eta arkitekturaren adierazle nabarmenak dira. Bere azpiegitura, zerbitzu, eta, arretaren kalitatea eta bikaintasuna dira guztiek komunean dituzten ezaugarriak.

'Night-life'

Bilbok gau bizia du bisitarien eskura. Hiriak badu jatetxe ugariek itxi orduko hasten den eskaintza. Aukera amaigabea da: tabernak, pubak, diskoteka – tabernak, dantzalekuak eta kabaretak giro guztiekin, adin guztientzat eta aukera guztientzat. Gehiengoa hirigunean dago, batetik bestera oinez errez, modu erosoan eta segurtasunez joan daiteke.

Esperientzia mundua urrats batera

Metroan hondartzara: Bilbok bere hirigunetik eta minutu batzuetara kostalde eta hondartza ikusgarriak ditu. Metroan joan daiteke hurbilen daudenetara surfa praktikatzera.

Hodei artean paseatzen: metroa hartu eta UNESCOk gizon – emakume guztien ondarea izendatutako Bizkaiko Zubira hurbildu.

Babestutako basanatura: Urkiola eta Gorbea bezalako parke – naturalak oso hurbil daude eta 30 Km baino gutxiagora,  Europako paisaia ederrenetarikoaz eta UNESCOk Biosferako erreserba izendatutako Urdaibaiko estuarioaz goza daiteke.

[Translate to Euskera:]