talent » Proiektuari buruz » Kudeatzaileak eta Sustatzaileak

Kudeatzaileak eta sustatzaileak

BBK Gizartekintzak ez du galdu izan nahi ezagutzaren trukean gero eta gehiago zentratzen den gizarteari ekarpenak egiteko aukera. Gizarte horrek ere aukerak ematen dituelako lurraldean aberastasuna sortzeko eta banatzeko. Azken batean gizarte eredu horrek Bilbo, Bizkaia eta Euskadi kokatu nahi ditu gizarte aurreratuenen artean.

Helburu hori lortzeko eta kolaborazioaren alorrean, proiektu hau beste eragile batzuekin egitea planteatzen da. Alde batetik, Bilboko Udalak parte hartzen du ezinbesteko eta halabeharrezko kolaboratzaile gisa, proiektu honek Bilbo jartzen duelako marka eta hiri bezala berrikuntza eta abangoardia erakartzeko interesgune bezala.

Bestalde, programa Suspergintza Elkartearen ardurapean jarri da. Erakunde hau Bizkaiko hirugarren sektoreko parte da eta ibilbide eta eskarmentu handia du ekipamenduen kudeaketan. Pertsonengan zentratutakoak dira bere egiteko moduak eta 20 urte baino gehiago daramatza programak eta ekipamenduak kudeatzen hurrengoentan: esku – hartze soziala, kultura, ingurumena eta hezkuntza. Beti ere pertsona eta kolektiboen garapen integrala sustatuz.

Era berean Vitalitas Sarrikok eraikuntzaren kudeaketa egiten du. Enpresa honen apustua zerbitzuen berrikuntza, kalitate zein asistentzia - eredu ezberdinen alde nabarmena da. Horretarako zerbitzu zorro zabala eta profesional talde aparta du.