talent » Proiektuari buruz » Zergatik Bilbao BBK Talent

Zergatik Bilbao BBK Talent

 

Euskal gizartea aspaldi  murgildu da aldaketa sakon batean hainbat esparrutan: ekoizpen modu eta ereduak, eremu sozialean, kulturalean, ezagutzaren esparrua…

Gaur egungo krisiaren aurrekoa den aldaketa sakon hori da BBK-ko Gizartekintzaren ekarpenen testuingurua.

Gaur egungo krisialdi ekonomikoak bizkortu eta eragin du aurretik ere bizkaitar eta euskal erakunde ezberdinek martxan jarritako ildoa: berrikuntzaren bikaintasuna, hain zuzen ere.

Ildo horretatik abiatuz bizkaiko gizarteak topatuko ditu ez bakarrik oraingo egoeratik irteteko bidea baizik eta hurrengo hamarkadetarako funtsezko oinarriak. 

BBK-ren apustu zehatza hurrengo helburuak lortzen laguntzen datza:

 

Gure mugetatik kanpo datorren talentu ikertzailea gureganatzen eta gure artean bizitzen ERRAZTEA.

 

Lurraldearen sustapen ekonomikoaren ardura duten hainbat eragile sozial bizkaitarren arteko sare lana SUSTATZEA.

 

Ezagutzaren transferentzia, eta Bilbokoak ez diren ikerlari eta Bizkaiko ehun ekonomiko, sozial eta akademikoaren arteko sinergiak LAGUNTZEA.

 

Bilbo inguruko ikerketa eta hezkuntza zentro pribatu eta publikoak atzerriko beste polo batzuekin elkarlan iraunkorrerako espazio berriak izan ditzatela INPLEMENTATZEA.

 

Bizkaian jada existitzen diren ezagutzaren dibulgaziorako espazio osagarria ESKAINTZEA.

 

Talentuaren berrikuntza eta garapena, Bilbo Handiko hiri – garapen politikaren hainbat ardatzetan KOKATZEA.